Neska batzuk babesten ari zen gizonezkoak jasandako erasoa gaitzetsi du PSE-EEk

Maider Arregi 2009ko azaroaren 23a

Oñatiko PSE-EEk kaleratu duen oharraren arabera, "gogor gaitzetsi du" gizonezko batek izandako erasoa emakumezko batzuk jasaten ari ziren sexu jazarpena eragoztearren. Gertaera, hilaren 14an jazo zen Oñatiko taberna batean. Oñatiko alderdi sozialistak eskertu egin du gizonezkoaren jarrera eta azaldutako ausardia. Sozialistek gaineratu dute, jasandako zaurietatik azkar sendatzea espero dutela.

Lekukoen arabera, pasa den zapatuan, Oñatiko Ongi Etorri tabernan zeuden neska batzuk, gizonezko baten sexu jazarpena jasan zuten. Bertan zegoen gizonezko batek gertaera ikusi eta neskak erasotzailearengatik babesten saiatu zen. Baina erasotzaileak ukabilkada eman eta masail hezurra hautsi zion. Ondorioz, Donostiako Ospitalera eraman behar izan zuten oñatiar zauritua urgentziazko ebakuntza egitera.

Bestalde, Oñatiko PSE-EEk oñatiar guztiei eskatu die emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean eskuak ez gurutzatzeko eta bat eginda, indarkeriarekin amaitzeko bidean aurrera egingo dezatela.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak