Chateaubernard-etik datozen 72 bisitariendako egitarau zabala prestatu du Anaitze Batzordeak.
Egubakoitzean 17:30ak aldera helduko dira Oñatira, eta herriko familien artean banatu ondoren, eta 19:00etan bisita egingo dute herrian zehar. Udal ordezkariek harrera egin diete udaleko osoko bilkura aretoan, 20:00etan. Etxe Aundin afalduko dute.
Zapatuan 09:45ak aldera irtengo dira autobusez Arrikrutz aldera, 10:30eko bisita gidatuan parte hartzera. Arantzazuko monasterioa bisitatuko dute eta bertan bazkalduko dute. Arratsaldean, 19:30ean kultur ekitaldia egingo dute Oñatz Dantza taldekoek. Aste bukaeran Aloña Mendi kirol elkartekoek garagardo festa egingo dutela aprobetxatuz, plazako karpan afalduko dute guztiek. 21:00etan bilduko dira garagardoa edateko, txerri-ukondoa jateko, eta musikaz gozatzeko.