Gidan, Oñatiko euskara era arautu eta zuzen batean nola idatzi azaltzen da. Ez da gida zorrotza izango. Modu jaso batean idazterako orduan egin oi diren akatsak ekiditeko sortu dute eta.
Gidan, arau arrunt batzuk agertzeaz gain, herriko euskarak dituen
berezitasunak azpimarratu nahi izan dituzte. Bokal luzeak edota 'tz' eta 'ts'-aren arteko kontuak, besteak beste.
Gida liburu hau lehena ez den arren, Oñatik historian zehar Euskara zaintzeko egin dituen ahaleginen barruan sar dezakegu.
Oñatiko ikastetxeetan banatuko dituzte gidak. Hala ere, interesatuta dauden herritarrek euskaltegian eskura dezakete ale bat.