Oñatiarrak nagusi etxean jokatutako partiduan

Maider Arregi 2009ko ots. 8a, 13:05
Markagailuan 10 goleko alde atera zieten oñatiarrek zumaiarrei (30-20). Partiduaren hasiera hasieratik nagusitu dira Verkol Aloña-Mendiko neskak. Igoerako ligarako sailkatu dira.


Oñatiarrak une oro menperatu dute partidua eta, ondorioz, markagailuan ere nagusi izan dira. Hasiera hasieratik, Pulpo talde zumaiarrak baino maila altuagoa erakutsi du jokoan eta hori igarri egin da markagailuan.
Hala, lehen zatia amaitzean, Verkol Aloña-Mendik bost goleko aldea atera dio Pulpori eta markagailuan 16-11 gelditu zen. Bigarren zatia, ordea, lasaiagoa eta motelagoa izan zela adierazi zigun Unamunok. Zumaiarrak jokoan erlaxatu egin ziren eta horrek partiduko bigarren zatian bete betean eragin zuen bai oñatiarren eta baita zumaiako taldearen jokoan ere.

Gol aukera ugari

Gol aukera ia guztiak aprobetxatu zituzten oñatiarrek eta gutxitan egin zuten golegileek huts. Gogor aritu zirela aurrealdean eta baita defentsan ere azaldu zigun Ainhoa Unamuno bergararrak. Guztira, 30 gol sartu zituzten arren, oñatiarren entrenatzaileak aitortu du gol gehiago ere egiteko aukerak izan zela bigarren zatian zehar.
Baina, esan bezala, partidua moteldu egin zen pixka bat bigarren zatian eta bi taldeak erlaxatu egin ziren nahiz eta 10 goleko aldearekin amaitu partidua.  Hala, jokoan, bi taldeen arteko diferentzia eta maila ere igarri zela dio Unamunok.
Orokorrean, talde guztiak erakutsitako indarra eta joko polita, bai aurrean eta baita defentsan ere, azpimarratu du entrenatzaileak. Batez ere, aipatu du Ixone Lizarrak egindako jokoa zapatuan.

Igoerako liga

Bi partidu falta dira txapelketa amaitzeko. Orain, sailkapeneko lehenengo lau taldek igoerako liga jokatuko dute. Aipatu behar da, Verkol Aloña taldeak, Pulporekin zapatuan aurrez aurre neurtu aurretik, igoera ligarako sarrera ziurtatuta zeukala.
Datorren astean, Oreretako Ereinza taldearen aurka jokatuko du partidua talde oñatiarrrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak