Ezbeharrean, Donostiako plakak zeuzkan Iveco kamioi bat eta Gasteizkoak zituen Range Rover turismo bat egon ziren nahasita, eta Ertzaintza istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da. Range Rover ibilgailua malda batean iraulita gelditu zen, eta kamioi artikulatuak bazterbidea eta errei baten zati bat hartu zituen.
Bi lagun turismoaren barruan harrapatuta gelditu ziren eta suhiltzaileen desenkartzelatze-talde batek atera zituen. Jarraian, anbulantzia medikalizatu bateko osasun-langileek I.G.Z. Oñatiko 32 urteko gizonezkoa hil egin zela baieztatu zuten. Autoan zihoan beste laguna, M.O.I. 36 urteko emakumea, ere atera zute eta Gasteizko Santiago Ospitalera eraman zuten.
A-627 errepidea erabat itxi zuten Landako bidegurutzearen inguruan, 23:27ak arte. Herrilanetako beharginek bidera isuri zen gasolioa kendu zuten eta, esandako ordu horretan, errei bat zabaldu zuten Gasteizko noranzkoan. Ertzainek hortik bideratu zuten joan-etorria, noranzko bateko zein besteko ibilgailuak txandaka pasaraziz.