Oñati Irratiak eta Kontzejupetik aldizkariak telefono eta fax zenbaki berriak dituzte. Hauexek dira zenbaki berriak: telefonoz deitzeko, 943 78 20 72 eta faxa bidaltzeko, 943 78 22 53.
Udal komunikabide biak lehengo tokian dute egoitza, Olakua dorrean, baina telefono zenbakia aldatu dute orain. Lehengo zenbakiekin arazoak izan dituzte eta horregatik erabaki dute zenbaki berriak jartzea. Hemendik aurrera, beraz, hauxe duzue komunikabide bi horiekin harremanetan jartzeko zenbakia: 943 78 20 72.