'Mendia eta Natura' argazki erakusketa
- Noiz:2009/12/15 - 2010/01/06
- Non Kultura etxea
Aloña Mendik antolatzen duen 'Mendia eta Natura' lehiaketako lanak egongo dira ikusgai kultura etxeko erakusketa gelan. Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara, egunero. Erakusketa itxita egongo da abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean.
Gabonetako IV. argazki lehiaketa
- Noiz: 2009/12/21 - 2010/01/12
- Non Gaztelekua
12 eta 17 urte bitarteko gaztetxoendako argazki lehiaketa. Paperean edo euskarri informatikoan aurkeztu daitezke lanak gaztelekuko gazte informazio puntuan. Sariak: liburu, CD, bideojoko edo antzekotan gastatzeko 40 euro irabazlearendako eta 30 euro bigarren sailkatuarendako.
Olentzero dator!!!!!!!!!
- Noiz: 2009/12/24 18:00
- Non Otadui Zuhaiztia
Otadui Zuhaiztitik abiatuko da Olentzero eta herriko kaleak zeharkatuko ditu umeekin batera. Berarekin batera egongo dira: Martiñola kultur taldea eta Jose de Aspiazu musika eskola.
Gabon kantak
- Noiz: 2009/12/24 19:00
- Non Herriko plaza
Oñatiko Musika Bandaren Gabon kantak herriko plazan.
Ez! eta Gas taldeak
- Noiz: 2009/12/25 22:30
- Non Arrano taberna
Areto futbol txapelketa
- Noiz: 2009/12/26 - 2009/12/27
- Non Zubikoa kiroldegia
Koadrilen arteko areto futbol txapelketa Zubikoa kiroldegian
Umeendako euskarazko filma
- Noiz: 2009/12/26 17:00
- Non Zienema aretoa
TXORI URDIN izeneko pelikula botako dute zinema aretoan umeendako. Euskaraz da.
1542-Oñatiko hitzarmena
- Noiz: 2009/12/26 19:00 - 23:30
- Non Santa Ana antzokia
Olaiturri elkartearen eskutik, '1542 Oñatiko hitzarmena' antzezlana. 19:00etan eta 22:30ean. Gonbidapenak aurrez hartu behar dira Kultura etxean.
Umeendako filma euskaraz
- Noiz: 2009/12/27
17:00
- Non Zinema aretoa
TXORI URDIN izeneko pelikula botako dute, euskaraz, umeendako.
Paperezko hegazkinen txapelketa
- Noiz: 2009/12/27 18:00
- Non Gaztelekuko kuboan
Papiroflexia eta aeromodelismoa uztartuz, paperezko hegazkinen txapelketa. Hegaldiaren luzera, airean emandako denbora eta diseinua hartuko dituzte kontuan.
Ganbara Txikiren musikala
- Noiz: 2009/12/27 19:30
- Non Santa Ana antzokia
BELTZ musikala (Josu Elberdin eta Andoni Moreano) eskainiko dute. Partehartzaileak: Jazz 4kotea eta Ganbara Txiki abesbatza. Sarrerak 5 euro balio du (Kultura etxean ere saltzen dute aurretik)
Ur jokoak Zubikoan
- Noiz: 2009/12/28 10:00
- Non Zubikoako igerilekua
Ur jokoak egongo dira gaztetxoendako Zubikoako igerilekuan. 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Ganbara Txikiren musikala
- Noiz: 2009/12/28 17:00
- Non Santa Ana antzokia
BELTZ musikala (Josu Elberdin eta Andoni Moreano). Partehartzaileak: Jazz 4kotea eta Ganbara Txiki Abesbatza. Sarrerak 5 euro balio du (Kultura etxean saltzen dute aldez aurretik). 17:00etan eta 19:30ean.
Sukalde Kontuak pelikula
- Noiz: 2009/12/28 19:30
- Non Zinema aretoa
Aizpea Goenagak zuzendutako SUKALDE KONTUAK pelikula botako dute zinema aretoan,euskaraz.
Zorion Perfektua pelikula
- Noiz: 2009/12/29 19:30
- Non Zinema aretoa
Andu Lertxundiren nobelan oinarrituta dagoen ZORION PERFEKTUA pelikula, euskaraz
'Esperimentando lo paranormal'
- Noiz: 2009/12/30 19:00
- Non Zinema aretoan
Ilatargi taldearen eskutik hitzaldia: 'Esperimentando lo paranormal'. Hizlaria: Luis Alfonso Gamez, El Correoko kazetaria eta Magonia blogaren egilea.
San Silbestre krosa
- Noiz: 2009/12/31 17:00
- Non Herrian
Antxintxiketan taldeak antolatuta San Silbestre krosa, 17:00etan. 16:30ean, gaztetxoendako lasterketak.
Musika bandaren kalejira
- Noiz: 2009/12/31 19:00
- Non Herriko kaleak
Musika bandaren kalejira herriko kaleetan zehar
Ainhoa Lazkanoren omenezko saskibaloi txapelketa
- Noiz: 2010/01/02
- Non Zubikoa kiroldegia
Aloña Mendiko saskibaloi sailak antolatuta XII. saskibaloi txapelketa jokatuko dute kiroldegiko kantxan. Urtarrilaren 2an, egun osoan zehar.
Umeendako antzezlana
- Noiz: 2010/01/03 16:30
- Non Santa Ana antzokia
Patata Tropikala taldearen eskutik, BASO SORGINDUA antzezlana. Sarrera 3 euro balio du (aurrez daude salgai Kultura etxean). 16:30ean eta 18:00etan.
Oñati ezagutu jolasa
- Noiz: 2010/01/04 10:00
OÑATI EZAGUTU jolasa 7 eta 12 urte bitarteko umeendako. Turismo bulegoak antolatu du.
Errege kabalgata
- Noiz: 2010/01/05 18:30
- Non Herriko plaza
Errege kabalgata Martiñolaren eskutik. Parrokia ondotik abiatuko da kabalgata.
Bertso jaialdia
- Noiz: 2010/01/05 22:30
- Non Zubikoa kiroldegia
Urteroko bertso jaialdia. Gaijartzailea: Oñatiko Bertso Eskola. Sarrerak takilan salduko dituzte.
Musika bandaren kalejira eta kontzertua
- Noiz: 2010/01/06 11:00
- Non Herriko kaleak
Oñatiko Musika Bandaren kalejira herriko kaleetan zehar. Segidan, 12:45ean, kontzertua emango du musika bandak Santa Anan
Animal Channel pelikula
- Noiz: 2010/01/06 17:00
- Non Zinema aretoa
Umeendako euskarazko pelikula: ANIMAL CHANNEL