Oñati eta Zumarraga arteko autobus zerbitzu berriak martxan daude dagoeneko

Mireia Bikuña 2010ko urr. 6a, 17:41
Urriaren 1etik Oñati eta Zumarraga lotzeko 30 autobus gehiago dituzte erabiltzaileek astelehenetik domekara erabiltzeko.

Pesako ordutegien zerrendak turismo bulegoan eta udaletxean daude herritarren eskura, eta zuzenduta. Zerbitzua martxan jarri aurretik Pesak kaleratutako egutegian akats batzuk zeuden: zapatuetan 07:25eko, 10:25eko, 13:25eko, 16:25eko eta 19:25eko, eta domekatan 10:25eko, 13:25eko, 16:25 eta 19:25eko autobusak ez dute zerbitzurik ematen. Hortaz, egutegia etxean duten erabiltzaileei zuzendutakoa hartzeko aholkatzen die Pesak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak