Bueltan ere ordu oro aterako dira autobusak Arantzazutik: goizean, bederatzietan lehena eta ordu bietan azkena; eta arratsaldean, lauetan lehena eta seietan azkena. Kasu honetan, hamabitakoa eta bostetakoa geratuko dira Arrikrutzen; kobetako parkingean egingo du geldialdia, eta kontuan izan puntu ona dela hori kobak bisitatzera joateko ez ezik, Araotz auzora, Sandailira edo mendi buelta bat ematera joateko.
Neguan eta elurteen ondorioz, hori bai, autobus zerbitzua bertan behera geratu daiteke.