'Oñati 2zirik' diskoko taldeek bira egiten dihardute

Mireia Bikuña 2010eko urtarrilaren 28a

Bitz, Drakes, Ez!, Galdu arte eta Klinesa ta kaka arrastua kumunzuluan taldeak bira egiten dihardute Euskal Herrian. Kontzertua egingo dute Durangon zapatuan, eta autobusa irtengo da Oñatitik 14:00etan. Itzulera 02:00etan egingo dute.

Sei kontzertu

Otsaila eta apirila artean sei kontzertu egingo dituzte. Hain zuzen ere, otsailaren 20an Arrasaten; otsailaren 26an Iturriagan; martxoaren 13an, Oiartzunen; martxoaren 27an Donezteben; apirilaren 17an Azpeitian; eta apirilaren 24an Oñatin. Guztietarako autobusak jarriko dituzte. Izenak Arranon eta Pakon eman daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak