ONA txartelak eskatzeko leku berriak, martitzenetik aurrera

Mireia Bikuña 2009ko urr. 9a, 14:27
Osasun zentroaz gain, kultura etxean, Udalean eta kiroldegian eska daitezke Osasun Txartel Elektroniko berria.

Orain arte osasun zentroan tramitatzen zuten txartela, astelehenetik egubakoitzera 10:00etatik 17:00etara; baina aurrerantzean beste hiru tokitan egingo dute: Udalean, astelehenetik egubakoitzera 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; kultura etxean, astelehenetik egubakoitzera 16:30etik 20:30era; eta, kiroldegian, astelehenetan, eguaztenetan eta egubakoitzetan 11:00etatik 13:00etara, eta martitzenetan eta eguenetan 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Askotariko tramiteak

ONA txartelak orain darabilgun Osakidetzako txartela ordezkatzen du. Besteak beste, Osakidetzako, Eusko Jaurlaritzako, Foru Aldundiko eta Estatuko Administrazioko tramite guztiak egiteko aukera ematen du.
Era berean, udal zerbitzuetan erabil daiteke. Hau eta nagusien liburutegietan kontsultak egin eta liburuak maileguan hartu, udal errolden kontsulta egin, eta isunen gaineko informazioa jaso, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak