Olateko bidean arropa islatzaileak eramateko kartelak jarriko dituzte

Mireia Bikuña 2010ko uzt. 9a, 11:59
. Korrika edo paseoa egitera doazenendako informazio panel bi jarriko ditu Udalak, Garagaltzako auzo-alkateak egindako eskaera aintzat hartuta. "Iluntzen duenean sustoren bat edo beste izan dugu, eta zerbait larria gertatu aurretik neurriak hartzea eskatu diegu udal arduradunei", esan digu Garagaltzako auzo-alkate Joseba Guridik.

Erabaki horren harira, iluntzen duenean, oinezkoek edo korrikalariek arropa islatzaileak eraman beharko dituzte soinean; hala nola, eskumuturrekoak, orkatilakoak edo txalekoak. "Inportantea da kartelei jaramon egitea, istripurik edo ezusteko larririk egon ez daitezen", diote arduradunek. Ez dago arropa islatzaileak eramatea agintzen duen kartel homologaturik. Hortaz, udalak diseinu berriko kartelak eskatu dizkio enpresa espezializatu bati.

Beste eskaera batzuk

Garagaltzako auzotarrek beste eskaera bat egin diote Udalari. Hain zuzen ere, Etxeberrialdeko biribilgunetik gora dagoen zubi gaineko bidegurutzean ikuspena hobetzea. Horren harira, zubi ondoko zuhaixkak kentzea  erabaki dute. Gainera, zubi parean ispilua jarriko dute, kontrako noranzkoan autorik datorren ikusteko.
Azkenik,GI-2630 errepidetik hilerrira edo herri gunera igotzen den aldapan abiadura moteltzeko elementua jarriko dute

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak