Olabartako etxea okupatu zutenen aurkako deklarazio judiziala hasi dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko urr. 21a, 17:30
Ekain hasieran herritar talde batek Olabartako elkartearen gainean dagoen etxea okupatu zuen. Etxea Udalaren jabetzakoa da, laguntza sozialerako etxebizitza bat. Uztailean Udalak denuntzia jarri zien etxea okupatu zutenei. Orain, deklarazio judizialetan hasi dira.

Etxea okupatu zutenek diotena

Etxea okupatu zutenek azaldu dutenez, laguntza sozialerako den etxeak "hiru urte daramatza hutsik". Gaineratu dute  eurekin harremanetan jarri gabe Udalak denuntzia jarri ziela uztail hasieran; eta, gainera, igeltseroak bidali zituztela etxea hesiz ixtera.
Etxea okupatu zutenek EAJ egiten dute etxebizitzen egoeraren erantzule zuzen, azken urteetan agintean egon direnak eurak direlako.

Alkateak dioena

Lourdes Idoiagak dio laguntza sozialerako etxebizitza dela eta, ondorioz, prozesu bat jarraitu behar dela han bizi ahal izateko. Okupatzea "gainerako herritarrei aurre hartzea" dela dio.
Gaineratu du gaia epailearen esku dagoela eta azken hitza epaileak izango duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak