Oinati.net webgunea on-line

Maider Arregi 2007ko azaroaren 13a

Oñatiko udalaren webgunea sarean dago. Oraingo webgune estatikoa da. Hau da, informazioa jaso eta zenbait agiri eskuratzeko aukera dago. Baina aurrerago, Udalaren asmoa da webgunea edukiz osatzen joatea eta dinamikoa bihurtzea.

www.oinati.net webguneak 3 atal nagusi ditu:

Oñati. Atal honetan Oñatiko historia, herriko artxiboei buruzko informazio edota paraje edota ibilbideei buruzko informazioa dago.

Erakundea. Alkatetza, gobernu taldea eta udaletxeko gainerako lan batzordeei buruzko informazioa.

Zerbitzuak. Udal zerbitzuei buruzko informazioa: telefonoak, helbideak, ordutegia...besteak beste.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak