Betiko bikoteak zein sortu berri diren taldeek parte hartu zuten: Oñatiko Trikiti Eskola; Miren eta Agurtzane; Maixa, Ines eta Izer; Iker Allur eta Narbaiza; Epelde eta Iturbide; eta Laja eta Landakanda, hain zuzen. Bakoitzak lauzpabost pieza jo zituen.
Omenaldia
Jarraian, Epele eta Iturbide zein Laja eta Landakanda bikoteak omendu zituzten, urteetan zehar trikitixaren alde egindako lanagatik. Lizargarateko Trikitizale Elkartekoek egindako bertsoa abestu zieten, trikiti eta panderoaz lagunduta. Gainera, bertso hori idatzita zuen pandero bana jaso zuten opari moduan. Jaialdia amaitu aurretik, parte-hartzaile guztiak agertoki gainera igo ziren eta hiru pieza jo zituzten batera.
80 lagun afaltzen
Musika emanaldia amaitzean, trikitilari eta pandero-joleak herriko kaleak girotu zituzten, afaltzeko ordua iritsi bitartean. Jarraian, Oinarri elkartean 80 bat lagun afaltzeko bildu ziren.
Jaialdiko antolatzaile Eneko Zumalde pozik zegoen dena aurreikusi bezala irten zelako. Azpimarratu zuen Zubikoara bildu zen jendea oso gustura egon zela. Modu batean edo bestea parte hartu zuten guztiei ere eskerrak eman gura izan zizkien.