Nick Oliverik akustikoa eskainiko du

Maider Arregi 2009ko urriaren 22a

Azaroaren 6an, 22:30etik aurrera, Nick Oliveri musikariak akustikoa eskainiko du Oñatiko Gaztelekuan. Nick Oliverirekin batera, Arrasateko Akustik Dirty Brothers arituko dira zuzenean. Sarrera 5 euro.

Nick Oliveri-k, Kyuss talde mitikoan hasi zuen bere ibilbide musikala duela 20 urte, 1995ean taldea desagertu zen arte. 1997an Dwarves punk-rock taldean sartu zen, eta urtebetera, Queens of the Stone Age talde famatuan. 2004an ordea, taldetik bota zuten Oliveri. Oñatiko Gaztelekuan, bakarrik eta akustikoan, bere azken egitasmoa aurkeztuko du 'Death acoustic'. Azaroaren 6an, esan bezala, Oñatiko Gaztelekuan, 22:30etik aurrera. Sarrera 5 euro. Nick Oliverirekin batera, Arrasateko Dirty Akustik Brothers arituko dira zuzenean.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak