Nick Oliveri-k joko du gaztelekuan

Oihana Elorza Gorostiza 2009ko aza. 4a, 14:25
Arrasateko Dirty Akustik Brothers taldeak ere joko du kontzertu berean. Egubakoitzean, azaroak 6, 22:30ean gaztelekuan.

Queens Of The Stone Age taldea bereizi zenean, bi taldekiderik nabarmenenak alde banatatik joan ziren. Josh Homme izan zen onuradun handiena; izan ere, bi lagunen arteko ika-mika sorrarazi zuen taldean geratu zen. Horrekin bi gauza erakutsi zituen; batetik, berak agintzen zuela beste guztien gainetik, eta, bestetik, errekonozimendua taldearen izenarekin lotuta zegoela.

Bien bitartean, Nick Oliveri munduan barrena zebilen bere proiektuekin; horien artean, nabarmenena: Mondo Generator. Talde hori oraindik harri aroko erreginen taldean zebilela sortu zuen, barruan zeraman musika hori guztia azaleratzeko helburuarekin; izan ere, bere joera punka zela eta, ez zen hasierako taldean ondo egokitzen. Baina azkenean gauzak uste ez zituen moduan irten zitzaizkion eta denbora luzeena bigarren talde horri eskaini zion. Hala eta guztiz ere, azken bi urteetan ez zaigu beste erreferentziarik etorri, disko berria behin-behineko Shooter’s Bible izenburuarekin grabatzen jarraitzen duela jakin dugu. Izenburua, esan bezala, aldi baterakoa izan zen, bere Myspace guneko blogean ipini orduko kendu egin baitzuen. Egun bat baino ez zuen iraun.

Baina ez uste harrezkero ezer egin gabe egon denik; orain egun batzuk Death Acoustic lanarekin etorri zitzaigun: diskoaren izenak nahikoa esaten du. Hantxe daukagu, gitarrarekin bakarrik. Formatu hori bera erabiliko du Europan egingo duen biran: % 100 akustikoa.

Dirty Akustik Brothers

Arrasatetik datoz, eta euren esparru musikala folkaren eta punkaren artean kokatu daiteke. Taldearen izenak berak dioen bezala, "Akustikoa eta zikina".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak