Goizeko finalerdietan, neska zein mutiletan, Gipuzkoa Arabaren kontra neurtu zen eta Bizkaia Nafarroaren aurka. Gipuzkoarrek bi partiduak irabazi zituzten, finalerako txartela lortuz.
Arratsaldeko finalak oso parekatuta egon ziren batez ere mutiletan. .Gipuzkoako mutilek 29-28 irabazi zioten Bizkaiari; neskek 17-14 Nafarroari.
Gipuzkoarren artean egon zen debagoiendarrik: nesken entrenatzailea Aloña Mendiko Iñaki Cantero izan zen, eta jokalarien artean, Nagore Zelaia, Mireia Zango, Jokin Rodriguez eta Asier Ibabe oñatiarrek jokatu zuten.