Nazioarteko Liburuaren Eguna ospatzeko hainbat ekintza egingo dituzte

Mireia Bikuña 2010ko api. 12a, 13:27
Hain zuzen ere, Liburuaren Astea egingo dute hilaren 19tik 23ra, eta bihar haurrendako zientzia tailerra.

Bihar, 18:00etan Mad Scienci taldearekin zientzia tailerra egingo dute 8 urtetik gorako neska-mutikoendako. CSI telesailean egiten duten moduan arrastoak nola topatu, informazio nola batu eta erretratu robotak nola egiten diren ikasiko dute.

Afrikako ipuinak

Bestalde, Boniface ipuin kontalari afrikarrak hango ipuinak kontatuko ditu hilaren 20an: umeendako saioa 17:30ean egingo du, eta helduena 19:30ean. Gonbidapenak gaurtik jaso daitezke liburutegian.
Zinemak ere lekua izango du Liburuaren Astearen barruan. Leonardo DiCaprio eta Kate Winslet protagonistak dituen Revolutionary Road pelikula emando dute hilaren 22an, 20:00etan.
Azkenik, hilaren 23an Liburuaren Eguna ospatuko dute. Egun horretan helduen liburutegian bildumatik erretiratu dituzten liburuak bazkideen eskura jarriko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak