Nazioarteko Lege Soziologia Masterreko ikasleek hasi dute ikasturtea

Goiena 2010ko ira. 30a, 18:10
Nazioarteko herrialde ezberdinetatik etorritako hamasei ikasle bildu ditu aurtengo edizioak Oñatiko Unibertsitatean: XXI. edizioa, hain justu ere. Matrikulazio kopurua mantendu egin dela adierazi digute eta masterraren arrakastaren arrazoia zein den ere jakin dugu.

Besteak beste, Italiatik, Kanadatik, Indonesiatik, Bangladeshtik eta Perutik etorritako hamasei ikasle batu ditu aurtengo XXI. Nazioarteko Lege Soziologia masterrak. Dagoeneko hasi dituzte lehen eskolak Oñatiko Unibertsitatean eta ikasleek gustura dabiltzala azaldu digute. 

Gehienek esan digutenez, masterrean gai interesgarriak jorratzen dituzte. Ez hori bakarrik, aztertzen dituzten artikuluen egileek eurak ematen dizkiete eskolak eta aukera hori oso positibotzat jotzen dute. Horrez gainera, herrialde ezberdinetatik etorritako lagunekin batera ikasteak hainbat kultura ezagutzeko eta ingelesa praktikan jartzeko aukera ere eskaintzen die. 

Euskal Herriko hainbat txoko eta Euskara bera ezagutu ahal izan dute dagoeneko masterreko zenbait ikaslek; are gehiago, hainbat hitz ikasi dituztela erakutsi digute.
Mikael Madsen masterreko irakasleak azaldu digunez, ikasketon helburu nagusia da eskaintzea normalean unibertsitateko programa ohikoetan agertzen ez dena; baita  betidanik izan duten nazioarteko helburua ere: ikerketa objektua globalizazioa izanik, gizartean duen eragina aztertzea. Esan moduan, aurtengoa XXI. edizioa da eta ikasle kopurua urtetik urtera mantendu egin da. Horregatik, masterraren arrakastaren arrazoia jakin nahi izan dugu.  


Bereziki ikerketa da Nazioarteko Lege Soziologia masterreko ikasleek gustukoen dutena eta ikerketaren bidez erantzunak jasotzea espero dute. Sei hilabete emango dituzte Oñatin eta Antiena Jauregia izango dute bizileku udaberria bitartean. Iaz bezala gainera, Friendship programa jarri dute martxan herrikoekin harremanak estutu eta ikasleak eurak gurean eroso sentiarazteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak