Natura turismoa eta aisialdia eskaintza berria Arantzazun

Edu Mendibil 2010ko ots. 14a, 21:21
Arantzazu berritzeko eta sustatzeko prozesuaren barruan, Arantzazun garatuko den turismo eta aisialdi eskaintza diseinatu du Naturgintza Fundazioak. Oñatiko Udalaren eta Arantzazu Gaur Fundazioaren laguntza izan du Naturgintza Fundazioak Aizkorri Aratz Parke Naturaleko eskaintza indartzeko. Astebururuko egonaldiak egiteko aukera eskaintzen dute.

Inguru berezi honi nortasuna ematen dioten jarduera bitxienak kontuan izan ditu Naturgintzaren eskaintzak: artzainen kultura batetik; karst-a edota kareharrizko formazioak (kanpokoak zein lurzorupeko haitzuloak) bestetik; eta, azkenik, Arantzazuko Santutegiko historia.

Asteburuko egonaldiak

Asteburuko egonaldiak egiteko prestatuta dago, baina bisitariek guztizko autonomia izango dute beraien egonaldia nahi duten moduan planifikatzeko.
Hiru proposamen aurkeztu dituzte (alboko koadroan); B deiturikoa asteburuko packa litzateke eta Santutegia Pello Zabala frantziskotarraren eskutik bisitatzeko aukera dago. Era berean, artzain txakur erakusketa eta Idiazabal gaztaren dastatzea jasotzen ditu.
Naturgintzako iturrien arabera, eskaintzaren prezioari begiratuta, benetan interesgarria da. Tarifa guztiek kalitate-prezio erlazio ezin hobea dute, eta guztiak indarrean egongo dira otsaila eta maiatzaren bitartean, Aste Santuan eta maiatzeko lehen aste bukaeran izan ezik. Deskontuak izango dira bikote, familia eta 15 lagunetik gorako taldeendako.
bidezidor berriak
Bestalde, Santutegi inguruko Larrez larre (SL-3001) eta Baserriak, harria eta ura (PR-3004) izeneko ibilbideak seinaleztatu dituzte dagoeneko. Seinaleztapen berriarekin erabiltzaileek orientazioa guztiz bermatuta izango dute aurrerantzean. Bi ibilbideen hobekuntzak Gipuzkoako Foru Aldundiari, Oñatiko Udalari eta Arantzazu Gaur Fundazioari esker egin ahal izan dira. 

 

ESKAINTZAK

A aukera. Hiru izarreko ostatua eskaintzen da.

B aukera. Asteburuko pack-aren egitura du. Arrikrutzeko kobaren bisita, Santutegikoa (Pello Zabala frantziskotarraren eskutik) eta artzainen bizimodua erakusten duen mendi ibilbide tematikoa, artzain txakur erakusketa eta Idiazabal gazta dastatzea barne. Santutegiko asteburuko ostatua eta gosariak barne.

C aukera.
B aukeran aipatzen diren ekintzak bereizita, bakoitza bere prezioarekin. Gutxienez, 6 lagunez osatutako taldea.

Argibideak: 943 25 10 15.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak