Natur ibilbide gidatuak antolatu dituzte aurtengo udarako ere

Oihana Elorza Gorostiza 2008ko uzt. 24a, 12:33
Turismo bulegoak antolatu ditu, Natur Eskolarekin batera. Lau orduko ibilbideak dira; Oñatiko hegaztiak, basoko landaretza, ubideak eta artzantza guneak gertutik ikusteko aukera.

Aurten ere Natur Ibilbide gidatuak antolatu ditu Turismo Bulegoak Natur Eskolarekin batera. Lau orduko ibilbideak dira, zailatasun ertainekoak. Guztiak Turismo Bulegotik aterako dira eta komeni da aurretik izena ematea bulegoan bertan (943 78 34 53). Bost euro ordaindu behar dira. Ibilbideen egutegi hauxe da:

  • Arantzazu erreka eta kobazuloak. (Nekazal ingurua, iturburuak, urzuloak, dolinak, kobazuloak...) Uztailak 26 eta abuztuak 23
  • Iturrigorriko basoa. (Basoko landaretza eta fauna, ikazkinen bizimodua, txondor plazak...) Uztailak 27
  • Uraren ibilbidea. (Errotak, urtegiak, ubideak, iturburuak, argindar-etxeak...) Abuztuak 9 eta 24
  • Mendiko larreak eta artzantza. (Aizkorri mendikate magaleko artzantza guneak, megalitoak...) Abuztuak 10

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak