Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Natra elikadura enpresak aurreikusten du bere salmentak urtero %4 eta %6 artean igoko direla Suitzako Barry Callebaut enpresarekin bat egiten duenean. Datozen hiru urteotarako aurreikuspen hori egin du Valentzian oinarritutako enpresak, Oñatin txokolate lantegia duenak. Barry Callebaut-eko Stollwerk txokolate dibisioa Natran integratuko da. Fusioaren ondorioz, sortzen diren negozioen salmenta bateratuak 850 milioikoak izan daitezkeela iragarri du Natrak. Fusioa oso aurreratuta dago eta irailean bukatuko dela aurreikusten dute enpresok.