Natra Zahorri 200.788 euro emango diote kalte-ordain gisa

Leire Kortabarria 2009ko urr. 16a, 15:51
Zahor (orain, Natra Zahor) txokolate enpresari 200.788 euroko kalte-ordaina eman beharko dio Valladolideko Acor Nekazaritza eta Abeltzaintzako Elkarte Kooperatibo Orokorrak, 1995 eta 1996 artean azukrearen prezioa kiloko 0,02 euro igo izanagatik.

Valladolideko Entzutegiak aintzat hartu du gozogintzako bederatzi ekoizlek -tartean, Nestle, Natra Zahor, Gullon, La Bella Easo eta Lacasa Taldeak- Acorren aurka ipini zuten salaketa, eta Acorri ezarri dio 1,2 milioiko kalte-ordaina, gehi 14 urteotan pilatutako lege-interesak eta epaitegiko kostuak, dena ordaintzea.

Epaiak dioenez, Acorrek, Ebro Espainiako Azukregintza Elkarteak eta Jaengo Azukregile Elkarteak enpresei saltzeko azukrearen prezioa adostu zuten. Estatuan lehenengo aldiz ematen diote arrazoia epaitegiek elikadura arloko kartel batek kaltetutakoei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak