Natra taldeak sei milioi euro inbertitu ditu Oñatiko Zahor lantegian azken bi urteotan

Mireia Bikuña 2008ko urr. 23a, 18:50
Besteak beste, makineria berriztatu eta ikerketa berriak egin dituzte. Inbertsioek, dagoeneko eman dute lehen emaitza: Vital'Crusty izeneko barritak. Yogurra, basafruituak eta esne-gaina konbinatzen dituen geruza batekin estalitako irin integralezko gaileta bat da. Zerealak ditu gainetik eta txokolatezko geruza batekin estaltzen dute. Vital'Crusty barritak banaketa marken bidez merkaturatuko dute.

NatraZahorreko arduradunen esanetan, banatzaile markek %31,8ko merkatu kuota izan dute 2008ko lehen seihilekoan. Gainera azaldu zuten, txokolatearen sektorean banatzaileen markek, urteko %9ko hazkundea dutela. Aldiz, norbere marken igoera %2ko dela.
NatraZahorreko arduradunek diote, Europako 30 banatzaile nagusienen artean 24tan daudela presente: "Gure bazkideen artean daude Carrefour, Tesco eta Metro bezalako taldeak". Era berean, AEBetan eta Txinan euren produktuak merkaturatzen dituzte.
Bestalde, Natrako arduradunek azpimarratu zuten eurek direla kakao eta txokolate deribatuetatik produktuak egiten dituzten enpresen artetik indartsuenak, eta iaz 384 milioitako salmentak izan zituztela.

Berrikuntza

Sei miloitako inbertsioarekin produktu berriak egiteaz gain (barritak, bonboiak eta txokolate tabletak, besteak beste), diru horrekin berrikuntza arloan hainbat proiektu egiten dihardutela esan dute Oñatiko txokolate fabrikakoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak