Manu Arregi oñatiarrak, apirilaren 5ean atera zuen argazkia, Zamorako Gallegos del Campo herrian. Venus ezkerrean eta Merkurio eskuinean antzeman daitezke erretratuan. Venusen argi indartsuari esker, Merkurio ikusteko aukera aparta argazkian. Izan ere, Merkurio, eguzkiaren babesean, ezkutatuta egoten da normalean eta zaila izaten omen dela hau ikustea nabarmendu du Arregik. Hala, NASAK eguneko argazki gisa kaleratu du sarean.