Nagusi mailako finalean Atxotegik min hartu eta lehia utzi behar izan zuen; momentu hartan, finala 8-4an zegoen bikote nafarraren alde. Alde batetik, Iruritako Urtasun eta Arraztoa ari ziren eta bestetik Soraluzeko Atxotegi eta Jauregi. Finala amaitzerik egon ez bazen ere, txapeldunen garaikurra bikote nafarrak eroan zuen.
Zubikoa kiroldegira joandako ikusleak pilota gosez ez uzteko, lau t'erdiko lehia antolatu zuten Aloña Mendiko pilota sailekoek. Soraluzeko Jauregi eta Iruritako Arraztoa aritu ziren nor baino nor gehiago.
Lehia 12 tantotara izan zen; parekatuta ibili ziren bi pilotariak, baina, azkenean Arraztoa nafarrak 12-11 irabazi zuen.
Gazte mailako finala
Nagusien finala baino lehenago, baina, gazte mailakoa jokatu zen. Iriondo eta Olaldek 22-19 irabazi zuten Rodriguez eta Perezen aurka. Partidua polita izan zen, tentsio handikoa gainera. Iriondo eta Olalde 18-12 galtzen ibili ziren baina azkenean, aurre egin eta txapela irabaztea lortu zuten. Amaieran garaikurrak banatu zituzten; Aloña Mendi elkarteko Anton Inza presidenteak, besteak beste