Musikaldietako azken kontzertua egingo dute domekan

Mireia Bikuña 2009ko maiatzaren 28a

Andeka Gorrotxategi tenoreak eta Josu Okiñena piano-jotzaileak bat egingo dute Santa Ana antzokian, domekan 19:30ean. Besteak beste, Bellini, Tosti, Guridi, Donostia eta Faure maisuen kantuak eskainiko dituzte.

Andeka Gorrotxategi tenoreak Bartzelonan jokatutako Manuel Ausensi kantu txapelketako hirugarren saria eskuatu zuen aurreko aste bukaeran. Aurretik, 2007. urtean Irungo Luis Mariano lehiaketa irabazi zuen.
Josu Okiñena irakaslea da Musikenen, eta Donostiako Orfeoiarekin eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin  emanaldiak egin ditu.

100 ikusle

Maiatzaren 10ean hasi zituzten Musikaldiak Oñatin, eta hiru emanaldi egin dituzte. 100 bat lagun egon da emanaldietan. Antolatzaileak "oso pozik" dauden herritarrek emandako erantzunarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak