Musika nagusi Santa Zeziliaren omenez

Mireia Bikuña 2009ko aza. 18a, 18:21
Domeka Santa Zezilia eguna da; hain zuzen ere, musikarien zaindariaren eguna. Hori horrela, Jose de Azpiazu Musika Eskolako ikasleek, Udal Musika Bandak eta herriko abesbatzek kontzertu bereziak egingo dituzte aste bukaeran.

Musika Eskolakoak egubakoitzean irtengo dira kalera 17:15ean, txarangarekin eta batuka taldearekin. 17:45ean emanaldia egingo dute Foru plazan, akordei eta triki-pandero taldeek, eta bi abesbatzek. Festa bukatzeko, txokolate-jana egingo dute gaztelekuan.
Zapatuan, aldiz, hainbat abesbatzek emanaldiak egingo dituzte: Ganbara Txiki Abesbatzak 19.00etan Santa Anan; Parrokiako Abesbatzek 19:00etako elizkizunean; eta, Oñati Abesbatzak 20:15ean Agustindarren elizan.

Musika banda

Bestalde, domekan, Udal Musika Bandakoek kontzertu berezia egingo dute euren zaindaria omentzeko. Ibarrondoren zuzendaritzapean hainbat pieza eskainiko dituzte Santa Anan, 12:30ean. Azkenik, Egunkaria auziko pertsonei babesa emateko kantu emanaldia egingo dute plazan, 19:30ean. Bertso eskolako kideek egindako koplak abestuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak