Musika Eskolako trikitixa, pandero eta akordeoi ikasle eta irakasleak kalejiran ibiliko dira herriko kaleetan barrena Herri Egunean, urriaren 4an, zapatua. San Martin egoitzatik irtengo dira 11:00etan eta 14:00ak aldera arte ibiliko dira herriko kaleak alaitzen.
Musika Eskolak, bide batez, jai zoriontsuak opa dizkie oñatiar guztiei.