Musika eskolako ikasleak Andoaingo piano jaialdian

Mireia Bikuña 2009ko ots. 13a, 11:38
Jose de Azpiazu musika eskolako zortzi ikaslek Andoaingo piano jaialdian parte hartuko dute. Hain zuzen ere, bihar eta etzi egingo dute jaialdia. Oñatiko Sara Zubiak, Asier Mantxolak, Koldo Gorostidik, Jone Etxeberriak, Lide Mantxolak, Iñaki Zumaldek, Eneko Ibabek eta Enaitz Ibabek hartuko dute parte.

Parte-hartzaileak hainbat mailatan banatuko dituzte adinaren arabera. Kantu ezberdinak joko dituzte bakarka edo bi eskutara. Andoaingo piano jaialdian, Euskal Herriko musika eskoletako 300 piano-jotzailek hartuko dute parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak