Musika erlijiosoari beste ukitu bat emango dio Ganbara Gaztek

Mireia Bikuña 2010ko mar. 11a, 11:25
Musika erlijiosoari "klasiko" itxura kendu eta ikuspegi "modernoagoa" eman gura diote Oñatiko Ganbara Gazte eta Bergarako Gabero abesbatzek, zapatuan 18:00etan, Bidaurretako elizan egingo duten emanaldian. "Klasiko itxura kendu guran, XXI. mendean idatzitako gauza modernoez eta bitxiez betetako kontzertua egingo dugu", esan digu bi abesbatzetako zuzendari Aitor Biainek.

Bi abesbatzek eskainiko dituzten pieza guztiak erlijiosoak dira, baina jazz, soul eta rock estiloetara moldatu dituzte. Pieza batzuk pianoz lagunduta eskainiko dituzte; bestea batzuk, gitarrarekin eta bateriarekin; eta, beste batzuk, a capella.

Bi berezitasun

Bi taldeek eskainiko duten egitarauan azpimarratzekoak dira, jazz estiloan konposatutako meza (A little jazz Mass), eta gitarraren eta bateriaren laguntzarekin eskainiko duten rock estiloko Requiem-a.
Bi abesbatzekin batera parte hartuko dute kontzertuan Eli Mendiaratz piano jotzaileak; Aitor San Migel gitarra jotzaileak; Kristina Larrañaga baxu jotzaileak; eta Oihan Vega bateria jotzaileak.
Bestalde, Leire Zelaiak eta Amaiur Umerezek egingo dituzte bakarlari lanak oñatiarren artean; eta Nere Ibarra izango da Gaberoko bakarlaria.

'Oh happy day'-ko gonbidatuak

Bestalde, berriro ikus ahalko ditugu Ganbara Gazteko neska-mutikoak ETB1eko Oh happy day saioan. Klaudio Landak zuzenduko duen biharko saioko gonbidatuak izango dira oñatiarrak, eta ABBA taldearen hainbat kantuekin egindako potpourria eskainiko dute. Biharko saioa martxoaren 5ean grabatu zuten Miramonen, eta kanporaketa eguna izango da Oh happy day-n. Eibar, Mallabia eta Orio daude arriskuan. Horietako  batek utziko du lehiaketa.
Ganbara Gazte abesbatzak lehiaketako lehen edizioan parte hartu zuen. Ez zen finalera heldu (Errenteriako abesbatzak irabazi zuen), baina 10 aste egon zen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak