'Mugarik gabeko lurpea' ekimenak lurpeko mundua ezagutzeko aukera eskaintzen du

Miren Arregi Amasorrain 2007ko aza. 30a, 13:24
Ekimen horretaz gozatu nahi dutenek hainbat abantaila izango dituzte Euskal Herriko hainbat koba bisitatzeko orduan.

Euskal Herriko lurpea ezagutzeko ekimena da Mugarik gabeko lurpea izenez aurkeztu dutena. Ekimen hori Euskal Herriko hainbat koba edo leizek elkarlanean antolatu dute: Urdazubi-Urdax, Sara, Zugarramurdi, Pozalagua, Mendukilo eta Oñatiko Arrikrutz dira ekimenaren bultzatzaileak. Kontuak kontu, senidetutako koba horiek guztiek liburuxka bat atera dute, eta liburuxka horrekin, aipatutako kobak bisitatzeagatik deskontua egingo zaio bisitariari; eta gainera, koba guztiak bisitatutakoan opari bat ere emango zaio ekimen horretan parte hartzeagatik. Aukera paregabea, beraz, gure herriaren barrunbeetara bidaia egiteko eta horiek ezagutzeko.

liburuxka nola erabili

Koba horietako batera joaten den guztiari Mugarik gabeko lurpea delako liburuxka emango diote. Hala, kobako sarrera erosi ostean, liburuxkari zigilua jarriko diote. Hori eginda, ekimen horren parte diren gainontzeko koba guztietan %20ko deskontua izango du bisitariak. Hori bai, liburuxka bakoitza pertsona bakarrak erabil dezake. Azkeneko koban oparia ere banatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak