Lehen orduetan ohi baino jende gutxiago bazebilen ere, eguerdiko ordu bata alderako, jendez beteta ikus zitezkeen Oñatiko kaleak eta plaza bera.
Andaluziarrak, mexikarrak, harriketarrak, piratak, Grand Prixen lehian dabiltzanak, San Ferminetara joandakoak, satorrak… denetarikoak aurkitu ditugu bertan.
Agerikoa da oñatiarrek mimoz prestatu dituztela gaurko egunerako jantziak eta zenbaitek hori bakarrik ez, askok karrozak ere atera dituztelako.
Gaurkoa da jaietako azken eguna eta eguraldia ez da oztopo izan; giro ona ziurtatuta dago gaur Oñatin.