Mozorro lehiaketarako izenematea astelehenean zabalduko dute

Oihana Elorza Gorostiza 2009ko irailaren 17a

Errosaixo bixamona egunean egingo da mozorro lehiaketa eta izena eman behar da astelehenetik zapatua bitartean. Bi taldetan banatuko dira lehiakideak: 14 urtetik beherakoak, eta gorakoak. Taldean 6 lagun izan behar dira, gutxienez.

Hauexek dira Errosaixo bixamona eguneko mozorro lehiaketako izenematea kultura etxean egin behar da irailaren 21etik 26ra, 16:30etik 20:30era.

  • Bi maila desberdinetan banatuko dira lehiakideak: 14 urtetik beherakoak eta gorakoak.

  • Taldeen gutxieneko kopurua 6 lagunetakoa izango da

  • Talde bakoitzak ordezkari bat izendatu behar du eta izena eman behar du kultura etxean. Fitxa bat beteko du izena ematerakoan eta saria jasotzeko fitxa hori aurkeztu behar du

  • Sari banaketa egunean bertan egingo da, urriak 5, 13:00etatik 14:00etara. Talde guztia agertu beharko da saria jasotzera, udaletxean.




ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak