Natrak erabaki du orain arte kontseilari delegatu izan denak, Ignacio Miras Massaguerrek, kargu hori eta enpresan zituen beste zuzendaritza karguak utz ditzala. Kontseilari delegatu kargua kentzea ere erabaki du enpresak, eta aurrerantzean egitura operatiboa bi zuzendaritzatan banatzen da: Zuzendaritza Operatibo Orokorra, Mikel Beitiak eramango duena, eta Ekonomia eta Finantzen Zuzendaritza Orokorra, Daniel Lozanok izango duena. Bi kargu horiek taldeko presidente exekutiboaren, Manuel Moreno Tarazonaren menpe izango dira.
Mikel Beitia Larrañaga Natra-Zahor France-ko zuzendari orokorra izan da orain arte, eta baita banaketa-katearen kudeaketaren arduraduna ere. Nantesko Ecole Central-en Ingeniaritza Industriala ikasi zuen, eta ekoizpen-prozesu eta ekintzen hobekuntza arloan egin du lan. Bere kargu berrian, negozio-unitate berri guztiak zuzenduko ditu, eta baita erosketen kudeaketa eta txokolatearen salmentak ere.
Bestalde, Ekonomia eta Finantzen Zuzendaritza Orokorrarekin batera, Natraren Giza Baliabideen Zuzendaritza Korporatiboa eta Lege-Zuzendaritza ere eramango ditu Daniel Lozanok, beste arduradun nagusiak.