Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Oñatiko Udalak abuztuan herriko denda, ileapaindegi eta tabernak zabalik mantentzeko martxan jarritako ekimenak, ez ditu esperotako fruituak eman merkatari batzuen esanetan. Dakizuen moduan, Oñatiko udalak 600 euro banatu die abuztuan bi astetan jarraian eta goizez eta arratsaldez ireki duten komertzio eta tabernei. Udalaren helburua nagusiki, komertzio txikiei bultzada bat ematea herritarrei zerbitzu hobea ematea izanik ere, Turismoa bultzatzea ere izan du helburu ekimenak.