Partidua nahasi hasi zen eta atezainaren eta defentsaren arteko gaizki ulertu batek Euskaldunaren lehen gola ekarri zuen. Baina Josu Zubia entrenatzaileak azaldu zuenez, "behetik jokatzen hasi garenean askoz hobeto ibili gara". Hala, Ioritzek eta Roberrek markagailuari buelta ematea lortu zuten. Amaieran sendo ibili ziren defentsan eta ez zuten larregi sufritu. Onena, zalantza barik, hiru puntuak.