Mendizale bat erreskatatu dute Buetraitz mendian

Iker Barandiaran 2009ko urtarrilaren 10a

Ertzaintzaren helikoptero batek Buetraitz mendiko leize baten jausi eta zauritutako mendizale bat erreskatatu du gaur eguerdian. Helikopteroz eraman dute zehaztu ez duten ospitale batera.

Goizeko hamarrak aldera, SOS Deiak-era ohartarazi dute Bueatraitz mendi inguruetan mendizale bat koba batera jausi eta zauritu dela. Deitu dutenek jakinarazi dutenez, biktimari ahotsa entzuten zioten, baina ezin zuten ikusi.

Hala, Larrialdiei aurre egiteko Zuzendaritzak Ertzaintzaren helikoptero bat mobilizatu du, eta Talde Mugikorreko zenbait agentek atera dute mendizalea kobatik. Biktima hamar metroko sakonera zuen putzu baten aurkitu dute, eta salbamendu-taldeak oinez eraman behar izan du Arantzazura arte. Han anbulantzia medikalizatua zeukaten zain, eta horrek Azkoagain futbol zelaira eraman du. Jarraian helikoptera igo dute eta zehaztu ez duten ospitale batera eraman dute. Ertzaintzak jakitera eman duenez, mendizaleak hainbat traumatismo ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak