Tamaina librean
Argazkiak tamaina librean baina 40x50 zentimetroko euskarri bertikalean aurkeztu beharko dituzte. Erretratuaren atzealdean gaia (mendia eta natura, edo salaketa) eta argazkiaren izena jarri beharko dute.
Guzti horrekin lehiaketan parte hartzeko inprimakia beteta eroan beharko dute Aloña Mendik Atzeko kaleko 18an duen egoitzara. Lehiaketan 18 urtetik gorakoek bakarrik har dezakete parte, eta argazkilari bakoitzak hiru erretratu aurkez ditzazke gehienez.
Zortzi sari banatuko dituzte
Parte-hartzaile bakoitzak gehienez atal bakoitzeko sari bat jasoko duen arren, guztira zortzi sari banatuko dituzte: kategoria bakoitzeko hiru onenendako 250, 150 eta 100 euroko sariak; Osi kirol dendan gastatzeko 100 euroko erosketa-txartela herriko argazki onenarendako, eta 100 euroko saria mendiko ekintzaren bat islatzen duen argazki onenarendako. Epaimahaia argazkigintza arloko adituek osatuko dute eta abenduaren 9an emango dute euren epaia. Abenduaren 18an, 19:00etan, sari banaketa ekitaldia egingo dute kultura etxeko erakusketa gelan.
Bestalde, irabazleekin eta lehiaketara aurkezten diren lan onenekin erakusketa egingo dute. Hain zuzen ere, ikusgai egongo dira kultura etxeko erakusketa gelan abenduaren 18tik urtarrilaren 2ra arte. Urtarrilean zehar lehiaketan parte hartutako argazki guztiak postaz bueltatuko zaizkie egileei.
Gainera, Aloña Mendi Elkarteko mendi sailekoek saria irabazten duten argazkiak erabili ahalko dituzte euren publikazioak ilustratzeko.
Informazio gehiago gura dutenek 943-78 07 80 telefonora dei dezakete eguazten iluntzetan, edo mezua bidali alonamendi.mendi@gmail.com helbidera. Lehiaketaren gaineko informazioa www.alona-mendi.com webgunean ikus daiteke.