Mendi irteerak ekainean eta uztailean

Mireia Bikuña 2010ko eka. 2a, 18:30
Aloña Mendi elkarteko mendi sailak bi irteera antolatu ditu ekainerako eta uztailerako: hain zuzen ere, Kantabria eta Burgos inguruko mendietara joango dira ekainaren 19an eta 20an eta Pirinioetara uztailaren 17tik 18ra.

Ekaineko irteerarako izenematea hilaren 9an zabalduko dute, 16ra arte. Interesatuek Aloña tabernan eman behar dute izena. Bazkideek 50 euro ordaindu behar dituzte eta bazkide ez direnek, 60.

uztailean, pirinioak

Ekainaren 19-20ko aste bukaeran sei orduko bi irteera egingo dituzte: lehen egunean Salcedillo-El Bernacho-Castro Valnera-Pico de Miel-Puerto de la Lunada ibilaldia egingo dute; bigarren egunean, aldiz, Tunel de Engaña-Cotero-Estacas de Trueba.
Bestalde, uztailean, Pont d'Espagne-Wallon-Panticosa ibilbidea egingo dute bi zatitan. Informazio gehiago: www.alona-mendi.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak