Mendi irteera egingo dute Aloñakoek hilaren 18an eta 19an

Mireia Bikuña 2008ko urriaren 10a

Kantabria eta Palentzia aldeko mendietara egingo dute ibilaldia. Izena emateko azken eguna da hilak 14, Aloña Mendi tabernan. Zapatuan, Kantabriako Alto Campoo, Pico Tres Mares, Peñalabra eta Alto Piedrasluengas igoko dituzte. Guztira, bost orduko ibilaldia egingo dute. Gaua Cerveran pasa ondoren, domekan, zazpi orduko ibilbidea egingo dute, Palentziako Pico Tres Provincias, Peña Prieta eta Puerto de San Glorio igota.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak