Mendi-eski irteera egingo dute martxoan

Mireia Bikuña 2010eko otsailaren 17a

Baqueira-Beret inguruetan egingo dute eta hiru maila izango ditu: hasiera, ertaina eta goi maila. Informazio gehiago gura dutenek astelehenetan joan daitezke Aloña tabernara 18:30etik 20:00etara.

Hiru maila

Hasierako maila dutenek monitoreen laguntzarekin mendi-eskiaren oinarriak ikasi eta bi mendate txiki (Tuc de Clotos eta Tuc de la Serra) igoko dituzte. Aldiz, maila ertainekoek Tuc de Parros eta Tuc de la Entecad igoko dituzte. Azkenik, goi mailakoek, Aigüestortes natur parkean ibilaldi zirkularra egingo dute.
Bestalde, mendi-eskia egin nahi ez dutenek, elur-erraketekin ibili edo snow taulekin ibilbidea egiteko aukera izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak