Mendekotasuna duten pertsonak zaintzen dituztenendako ikastaroak

Arritxu Barruso 2008ko api. 16a, 15:36
Mendekotasuna duten adineko pertsonak zaintzen dituzten familiei zuzendutako ikastaroak izango dira maiatzaren 5etik 9ra bitartean Oñatiko kultura etxean. ‘Zure nagusiak maite dituzunez hobeto zaintzen ikasi’ da ikastaroen leloa eta arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara izango dira. Programa horretan parte hartu nahi dutenek informazio gehiago jaso eta eskaera orria bete dezakete udaleko gizarte zerbitzuetan.

Prestakuntza horretan medikuntza, psikologia, lege eta gizarte arloetako gaiak eta laguntza teknikoei buruzkoak landuko dira. Ikastaroak Foru Aldundiaren Sendia programaren barruan kokatzen dira.

Sendian programa orain dela 11 urte jarri zen abian, eta gaur egun ia Gipuzkoako herri guztietara zabaldu da.  83 udalerri dira Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetza hitzarmen bat sinatuta detenak, eta programa horren bidez informazioa eskaintzen zaie adineko mendeko pertsonak zaintzen dituztenei, beren burua behar bezala zaintzeko eskura dituzten baliabideen berri izateko. Arrasaten eta Bergaran ere egin dituzte, dagoeneko, ikastarook.

Ikastaroekin batera eskaintzen den beste jarduera bat laguntzarako taldeak dira, adineko mendeko pertsonak zaintzen dituzten familien arteko komunikazioa eta harremana lantzeko sortutakoak. Sendian programak laguntza psikologikoa ere eskaintzen du eta aste bukaeratako atseden programei buruzko beste baliabide batzuk ere eskaintzen ditu.

Esan bezala, informazio gehiago nahi dutenek udaletako gizarte zerbitzuetara joan besterik ez dute egin behar. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak