MC6, Never Surrender, Nuevo Catecismo Catolico eta The Bon Scott Band, egubakoitzean, Errekaldeko jaietan

Mireia Bikuña 2009ko mai. 27a, 18:27
Aste bukaeran ospatuko dituzte Errekalde auzoko jaiak eta barikuan kontzertu erraldoia egingo dute 21:00etan. Sarrera doan da.

Kontzertuaren aurreko orduetan eta ondorengo egunetan askotariko ekitaldiak egingo dituzte Errekalden. Egubakoitzetan 19:00etan txorimaloak irtendo dira auzoko kaleetan eta ondoren sagardo eta txorizo dastaketa egingo dute. Era berean, gargardoa edateko aukera egongo da.

Zapatuan 4x4 autoen irteera, hiruko saskibaloi txapelketa, mus txapelketa, haurrendako pailazoak eta krosa egingo dituzte. 22:00 Ikusi-Makusi erretiratuen antzerki taldekoak emanaldia egingo dute.

Domekan, meza egingo dute parrokian auzoko hildakoen alde. Oñatz taldekoen dantza erakustaldiaren ondoren, auzo bazkaria egingo dute. 19:00etan bertso eskolakoek saioa egingo dute, eta 20:30ean Ganbara Txikik emanaldia egingo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak