Masterra hasiko dute Lege Soziologia Institutuan

Oihana Elorza Gorostiza 2009ko ira. 15a, 14:02
Hurrengo astelehenean masterraren ikasturte berria hasiko dute Lege Soziologia Institutuan. Atzerriko 19 ikasle izango dira Oñatin apirila arte. Aurten oñatiar guztiei zuzendutako jarduera berri bat jarri dute martxan: friendship programme.

Txad, Bangladesh, Mexiko, Argentina, Indonesia, Kanada, AEB, Italia edo Errusiako 19 ikaslek egingo dute aurten Lege Soziolgia Institutuko masterra. Aurten oñatiar guztiei zuzendutako jarduera bat jarri dute martxan, gainera: adiskidetasun programa.

Friendship programme
Jarduera honek bi helburu nagusi ditu:

  • LSNEra datozen atzerriko bisitarien (ikasleak, baina baita irakasleak edo ikertzaileak ere) Oñatiko eguneroko bizitzan integrazioa bideratu eta erraztea.
  • Programa honetan parte hartzen duten oñatiarrek kultura berri bat ezagutu, edota atzerriko hizkuntza bat praktikatzeko aukera izango dute.

Programan nola parte hartu
Ekintza hau oñatiar guztiei zuzenduta dago. Lege Soziologiako ikasleren bat ezagutu nahi duten herritarrek Susana Arreserekin, Master programaren arduradunarekin, hitz egin beharko dute, bai telefonoz (943718885) edota posta elektronikoaren bitartez (susana@iisj.es). Institutuak lehenengo bilera antolatuko du, partehartzaileen interes eta hobbiak kontutan hartuz. Hortik aurrera, haien esku egongo da hurrengo bilerak antolatzea, inolako betebeharrik gabe. Haiek erabakiko dute elkar berriro noiz ikusi nahi duten, eta zertan emango duten denbora elkarrekin daudenean (kirola egin, ibili, poteatu, e.a.). Gainera, ez da derrigorrezkoa atzerriko laguna bakarka ezagutzea, beste aukera koadrila batek, atzerriko lagun bat taldean hartzea da.

Programa hau Finlandiako unibertsitateetan jada martxan jarri izan da, eta han izan duen arrakasta bera izatea espero dute hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak