Martxoaren 11n egingo dute liburutegiko lanpostuko lehen proba

Mireia Bikuña 2009ko otsailaren 25a

Liburutegiko laguntzaile plaza betetzeko lehen proba martxoaren 11n egingo dute, kultura etxean 10:00etan. Azterketa teorikoa izango da eta hautagaiek test erako galderak erantzun beharko dituzte. Lanpostua betetzeko deialdira aurkeztu ziren 33 hautagaiek egin beharko dute azterketa. Gutxieneko puntuaketa lortzen dutenek bigarren proba egingo dute eta besteak baztertu egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak