Martxoan aldatuko da Olakua auzoko zirkulazioaren norabidea

Mireia Bikuña 2007ko ots. 20a, 09:45
Olakua auzoko zirkulazioa martxo amaiera aldera berrantolatuko dute. San Andres Kooperatibako ordezkariek udaltzaingoarekin batera zehaztu dute auzoko zirkulazioaren antolamendu berria.

Sarrerak eta irteerak

Zirkulazioaren berrantolaketaren ondorioz, Olakua auzoko kale gehienak norabide bakarrekoak izango dira; gaur egun, gehienak bi norabidekoak dira.

Trafikoaren norabidea aldatu ondoren, Olakua auzoak lau sarrera izango ditu: Bidaurretako komenturako sarrera nagusiaren ondoren dagoen bidea; merkataritza gunera jotzen duten bi kaleak, aurrekoa eta atzekoa; eta Olapotoko dorreen azpian dauden garajeetarako sarrera. Azken hori bi norabideko kalea izango dela zehaztu du Kooperatibak.

Hortaz, hortxe egongo da Olakua auzoko irteeretako bat. Beste bi irteerak izango dira Olakua 10-D, 11-D eta 12-D behebarruen ondotik doan kalea, eta Olakua 1, 2, 3, 4, 5 eta 6 zenbakien ondoko kalea. Behebarru horien aurreko kale guztiek eskuinetik ezkerrerako norabidea bakarrik izango dute.

Horrez gain, erreka aldera ematen duen kaleak, zirkuitua osatzeko, ezkerretik eskuinerako norabidea izango du.

Bestalde, merkataritza gunearen aldamenean, Legazpirako norabidean, geratzen diren kaleetako zirkulazioak ez du inolako aldaketarik izango.

Seinaleak

Martxo amaiera aldera martxan jarriko diren aldaketak azaltzeko, seinale bertikal eta horizontalak erosi ditu Udalak; guztira, 30 bat seinale.

Hala, autoak bideratzeko seinaleak, debekatutako norabidea adierazten duten seinaleak, derrigorrezko norabidea adierazten dutenak eta stop seinaleak erosi dituzte. Seinaleek adierazten duten mezua gidariengana hobeto iristeko, eta sortzen diren zalantzak argitzeko, errepidean bertan seinaleak margotuko dira.

Tokiko Gobernu Batzarrak Olakua zabalaldean erabiliko dituzten seinaleak Lacroix enpresari erosikok dizkio, ia 8.000 euroren truke.

Igogailuen arazoa

Olakuako zirkulazioaren norabidea aldatzeko beharra orain hiru bat urte sortu zen. Orduan, Olakuako hainbat behebarrutan igogailuak jarri ziren, eta horrek ikuspena asko murriztu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak