Martitzenetik aurrera lurrazpiko parkingak ordaindu egin behar dira

Mireia Bikuña 2008ko urt. 9a, 19:20
Hala, udalbatzak onartutako tarifen arabera, kalegoienako eta kiroldegiko lurrazpiko aparkalekuak erabiltzeagatik lehen ordua erdia doan izango da; bada, 31. minututik aurrera 0,0133 euro ordaindu beharko da. Autoa bost ordu baino gehiagotan utziz gero, minutuko prezioa garestitu egingo da, eta minutuko, 0,0167 euro ordaindu beharko da.

Gauetan ere bai

Gauetan bi aparkalekuak erabiltzeko aukera ere badago. Hala, gaueko bederatzietatik goizeko bederatzietara arte autoa lagatzeagatik, 50 euroko abonuak jarri dira herritarren eskura. Halaber, parking publikoetan txartel barik aparkatzen duenari edo ordaindu barik joaten denari 50 euroko isuna jarriko zaio.
Bi aparkalekuen funtzionamendua ona dela ziurtatzeko segurtasun neurriak hartu dira. Bi aparkalekuetako sarrera-irteera kontrolaz gain, beste hainbat neurri hartu dira, autoen matrikulak irakurtzeko sistema eta zaintza kamerak, besteak beste.   Kalegoienako eta kiroldegiko lurrazpiko aparkalekuen segurtasuna udaltzaingoren ardura izango da aurrerantzean; hartarako, bi parkingak, zuntz optikoaren bidez udaltzaingoaren egoitzarekin lotu dira. Halaber, sarrerako kontrolak huts egiten badu txirrina bat egongo da bertan, larrialdietarako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak