"Munduko lasterketa onenetarikoa da. Gainera, gaurko etapako irabazlea, Paris-Nizako lider ere jartzen da. Hortaz, pena izugarria izan da", azaldu zuen Irizarrek.
Indarrezko proba
Hala ere, oñatiarra pozik zegoen egindako lanarekin. "Erlojuaren aurkako etapak indarrez irabazten dira, ez da taldeko estrategia izaten. Hortaz, pozik nago egin dudan lanarekin. Indartsu nagoela esan gura du", gaineratu zuen.
Garaipena eskura ikusi zuenean, lagundu dioten guztiekin eta albo batera utzi behar izan duenarekin gogoratu zela esan zuen Irizarrek: "Gainera, Xabati lehoia eramateak ilusioa egiten zidan", gaineratu zuen. "Hortaz, bigarren geratu naizenean, lagundu didaten guztiekin gogoratu naiz. Ez irabazteak beraiengatik ematen dit amorrua", esan zuen.
Domekara arte iraungo du Paris-Niza itzuliak. Irizar baikor dago: "Atariko etapan egin dudan lanak indarra emango dit hurrengo egunetarako", esan zuen oñatiarrak.